Zelulak erabiltzen dituen edozein lan esperimentalean zelulak bizirik edota kopuru jakin eta egokian behar dira.
Zientzia arloan aurrerakuntza asko eman dira eta zelula-esekidura baten kontzentrazioa kalkulatzeko hainbat metodo daude.
Hala ere, gaur egun metodo guztiz erabilgarria da laginak zuzenean mikroskopioan behatzea eta zelulak zenbatzea,
metodo erreza eta merkea baita. Horretarako kontatzeko ganbara edo hemozitometroak erabiltzen dira.
Nahiz eta kontatzeko ganbara mota asko egon, funtzionamenduaren oinarria berdina da kasu guztietan.
Ganbara hauek porta bereziak dira, eta haien arteko desberdintasun nagusia, ganbara bakoitzak landuta daukan saretxoan datza.
Azalera ezaguna duen sare hori da, hain zuzen, zelulak zenbatzeko lekua. Saretxo gehienetan 1 mm-ko aldea duen azalera karratua
definitzen da, hots, 1 mm2 -ko azalera. Sare honen gainean sartzen den laginaren bolumena finko eta ezaguna da.
Beraz, bolumen txiki horretan (normalean 0,1 µl) dauden zelulak zenbatuz gero, laginaren kontzentrazioa kalkula daiteke.
Lagina kontatzeko ganbaran jarriz gero, eta estalkia leku egokian jarrita egonik, kontatzeko ganbara gehienetan laginak
0,1 mm-ko altuera izango du. Beraz, kontatzeko ganbarako saretxoan behatzen diren zelulak zenbatzean, laginaren 0,1 mikrolitrotan
dauden zelulak zenbatzen dira (1 mm2 x 0,1 mm = 0,1 µl = 10-4 ml).
Saretxoaren 1 mm2 osatzen duten karratu guztiak zenbatu beharrean,
karratu guztiak ez zenbatzea erabakitzen bada (adibidez, karratu bakoitzeko zelula kopurua oso altua denean),
zenbatzen diren karratuak ezin egon bata bestearekiko hurbil. Normalean izkinatan dauden karratuak eta
saretxoaren erdialdean dauden zenbait karratu kontatzen dira. Ondoren estrapolazioa egiten da
1 mm2-tan leudekeen zelula kopurua kalkulatzeko.
Neubauer improved kontatzeko ganbarari buruzko informazioa
Thoma kontatzeko ganbarari buruzko informazioa
|