Neubauer improved kontatzeko ganbara


Neubauer improved kontatzeko ganbara
Neubauer improved kontatzeko ganbararen erabilera

Ganbara honen kontatzeko lauki-sarea 9 lauki handiz osatuta dago, bakoitza 1 mm2-ko azalerarekin.

Erdiko lauki handia (10X objektiboarekin osorik ikus daiteke; ikusi irudia), 25 lauki ertainetan bananduta dago (40X objektiboarekin lauki ertainak osorik ikus daiteke; ikusi irudia), eta hauetariko bakoitzak 16 lauki txiki dauzka barruan. Izkinetan dauden lauki handiak (ez dira irudian azaltzen), 16 lauki ertainez osatuta daude.

Kontaketa egin daiteke bai erdiko lauki handian, bai izkinetakoetan, ikertzen diren zelulen tamainaren arabera. Ariketa honetan kontaketa erdiko lauki handian egingo da.

Lagina estalkiaren azpian jartzen dugunean, zelula-esekidurak 0,1 mm-ko altuera izango du. Datu hauek guztiak kontuan izanik, lauki handi baten gainean kokatutako bolumena hurrengoa izango da:

1 x 1 x 0,1 = 0,1 mm3 = 10-4 ml

Mikroskopioaren 10X objektiboarekin, zenbatzeko aldea bilatzen da (lauki handi bat). Zelulak zenbatzeko 40x objektiboa erabiltzen da. Lauki ertain guztietan dauden zelulak kontatzen dira (25 lauki ertain, erdiko lauki handian zenbatu nahi bada edo 16, izkinetako laukiren bat aukeratuz gero) hurrengo irizpidea jarraituz:

Lauki ertain guztien barruan dauden zelulak zenbatzen dira, goiko eta eskuineko aldea ukitzen daudenak barne (nahiz eta zelularen erdia edo gehiago laukitik kanpo egon). Irizpide hau jarraituz, irudian kolore berdea duten zelulak zenbatuko lirateke, eta ez lirateke zenbatuko kolore gorria dutenak.

N zelula zenbatzen badira lauki handi batetan, ikertutako laginaren kontzentrazioa hurrengoa izango da:

N x 104 cel/ml

Kontaketa hau egiteko, hasierako lagina diluitu edo kontzentratu behar izan bada, faktore hau (f) kontutan eduki behar da:

N x 104 x f cel/ml

Hasierako zelula-esekidura = diluitutako zelula-esekidura x factor de concentración-dilución