Thoma kontatzeko ganbara


Thoma kontatzeko ganbara
Thoma kontatzeko ganbararen erabilera

Ganbara honen saretxoak 1 mm2-ko azalera duen lauki handi bat osatzen du ganbararen erdian (10X objektiboarekin osorik ikus daiteke; ikusi irudia).

Erdiko lauki handia, 16 lauki ertainetan bananduta dago (40X objektiboarekin lauki ertainak osorik ikus daiteke; ikusi irudia), eta hauetariko bakoitzak 25 lauki txiki dauzka barruan (eta horietariko 9 lauki erditik zatituta daude).

Kontaketa egin daiteke bai erdiko lauki handian, bai izkinetakoetan, ikertzen diren zelulen tamainaren arabera. Ariketa honetan kontaketa erdiko lauki handian egingo da.

Lagina estalkiaren azpian jartzen dugunean, zelula-esekidurak 0,1 mm-ko altuera izango du. Datu hauek guztiak kontuan izanik, lauki handiaren gainean kokatutako bolumena hurrengoa izango da:

1 x 1 x 0,1 = 0,1 mm3 = 10-4 ml

Mikroskopioaren 10x objektiboarekin, zenbatzeko aldea bilatuko da. Zelulak zenbatzeko 40x objektiboa erabiltzen da. Lauki ertain guztietan dauden zelulak kontatzen dira (16 lauki ertain) hurrengo irizpidea jarraituz:

Lauki ertain guztien barruan dauden zelulak zenbatzen dira, goiko eta eskuineko aldea ukitzen daudenak barne (nahiz eta zelularen erdia edo gehiago laukitik kanpo egon). Irizpide hau jarraituz, irudian kolore berdea duten zelulak zenbatuko lirateke, eta ez lirateke zenbatuko kolore gorria dutenak.

N zelula zenbatzen badira lauki handian (16 lauki ertainetan), ikertutako laginaren kontzentrazioa hurrengoa izango da:

N x 104 cel/ml

Kontaketa hau egiteko, hasierako lagina diluitu edo kontzentratu behar izan bada, faktore hau (f) kontutan eduki behar da:

N x 104 x f cel/ml

Hasierako zelula-esekidura = diluitutako zelula-esekidura x factor de concentración-dilución